portada_1920x640_mapas

Koroaren harribitxia

portada_1024x360_mapas

Koroaren harribitxia

portada_480x240_mapas

Koroaren harribitxia

Zer egin dezaket?

Mapa bat egin

Hauta ezazu oinarrizko mapa bat (zernahi daude), jarri gainean geruzak, askotariko gaien eskaintza zabala dute, baita gardentasun-mailak ere; elementu geografiko bat edo gehiago nabarmen daitezke, gainera.[>>]

Orobat, gehi itzazu zure fitxategiak edo marraztu nahi duzuna. Kartografo bilakatuko zara.[<<]

Marraztu eta neurtu

Modulu harrigarri bat landa-lanean ari zarenean zure eduki geografikoak sortzeko, ibilbideak diseinatzeko, datu geografikoak blogetan sartzeko edo krokisak egiteko.[>>]

Gainera, distantziak eta guneak 2Dn neur ditzakezu, puntuak, lerroak eta poligonoak marratz ditzakezu, koloreztatu eta lodiera eman, eta, orobat etiketak jarri. Lerroak badira, aldi berean ibilbidearen altitude-profila egiten du. Izan zaitez kartografo![<<]

Informazioa gehitu

Asteburuan, nola eginen duzu txangoa? Lasterka? Bizikletan? Ibilitako tokiak 2Dn edo 3Dn berriz ikustea, osotara zer distantzia egin duzun eta egindako bidearen altitude-profil eta guzti. "Film" moduak erakutsiko digu non eta nola egin genuen gaina tontor edo mendate hartan.[>>]

Fitxategiak formatu batean baino gehiagotan txertatzen ditu: KML, KMZ, GML, GeoJSON, TopoJSON, WKT, Shapefile edo GeoPackage. Ekar itzazu arrastan maparen gunera. Eta, nahi izanez gero, baita ZIP formatuko fitxategiak ere.[<<]

Zer lor dezaket?

Informazioa esportatu

Jaits dezakezu ikusten ari zaren informazioa edo kargatutako geruzen gainean egindako edozein kontsulta alfanumerikoren emaitza lor dezakezu, bi formatu hauetako edozeinetan: Excel formatuan edo fitxategi geografikoan.[>>]

Era berean, hautapen grafikoa (edo mistoa, alfanumerikoarekin) egin dezakezu eta zure intereseko datuak jaits ditzakezu. Nolanahi ere, datu osoen multzoak eskura ere badituzu deskargen gunean.[<<]

Koordenatuak lortzea

"Koordenatuen adierazlea" funtzionalitateak une oro erakusten ditu kurtsorea mapan dagoen kokapenaren koordenatuak, bisoreak lan egiten duen erreferentziako sistemetako edozeinetan. Lurraren altitudea eta objektuak erakusten ditu eta arbelera kopia ditzakezu.[>>]

Era berean, hautapen grafikoa (edo mistoa, alfanumerikoarekin) egin dezakezu eta zure intereseko datuak jaits ditzakezu. Nolanahi ere, datu osoen multzoak eskura ere badituzu deskargen gunean.[<<]

Mapa bat partekatu

Partekatu nahi dituzu zure mapa, geruza aktibo bateko edo gehiagoko objektu hautatuak, marrazkiak eta informazio geografikoa duten fitxategiak? Bilaketa baten irtengunea? [>>]

"Partekatu" funtzionalitatea gune askotan dago eskuragarri. Aukera ematen du Bisorearen bista, mapa osoarekin edo, orobat, hautatutako entitate bektorialekin, igortzeko posta elektronikoz, QR kodez, Facebookez, Twitterrez, WhatsAppez (azken hau soilik gailu mugikorretan). Era berean, HTML kode bat sortzen du, Bisorea webgune batean murgiltzeko. [<<]