Taldea

Taldea

Taldea

Nor garen

Zer da SITNA?

SITNA NAFARROAKO LURRALDEARI BURUZKO INFORMAZIO SISTEMAren akronimoa da.

Nafarroako Gobernuaren plataforma korporatibo bat da, beste entitate batzuk ere barnebiltzen dituena. Antolaketa-eredu horizontal eta korporatibo batean oinarritzen da, eta, lankidetza-ingurune batean, Nafarroako lurraldeari dagokion informazioa eta ezagutza bildu, eguneratu, kudeatu eta hedatzen du.

Hura antolatzeko eta funtzionatzeko arauak azaroaren 11ko 255/2015 FORU DEKRETUAn daude. Foru dekretu horren bidez arautu zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko informazio geografikoaren tratamendua. * 10/2021 Foru Dekretuak partez aldatua.

 

Bisioa eta misioa

SITNAren ezaugarri nagusiak, hauexek dira: korporatiboa da, horizontala, parte-hartzailea, kooperatiboa, integratzailea, banatua, historikoa, kalitatezkoa, kudeaketarako erreferentea, eraginkorra eta errentagarria eta erreferentziazko araudiarekin bat datorrena. Kultura berri bat eraikitzen laguntzen du, zeinetan "nongoaren ezagutzak" laguntzen baitu datuen eta zerbitzuen irekieran oinarritutako paradigma berriak eskuratzen, interoperabilitatea bermatuz unibertsalizazio eta sarbide-berme moduan. Halaber, zerbitzu publikoa ematen du, gobernantza egokiaren eta gardentasunaren ardatz eta euskarri da Nafarroako administrazio publikoetan, baliabideak "zerbitzu-prestazio"ra egokitzen ditu eta, azken batean herritarrendako zerbitzua denez, lehentasuna ematen die larrialdi zerbitzuei, ekintzailetzaren laguntzari eta lehiakortasunaren hobekuntzari.

Antolaketa

SITNAren Koordinazio Batzordea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan integratutako kide anitzeko organoa da, eta haren helburua da SITNAren funtzionamendua zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea. Funtzionamendurako, osoko bilkura eta batzorde irakunkorra ditu. Halaber, batzorde tekniko baten laguntza du (hartan parte hartzen dute sektoreko eragile nagusiek eta haren eginkizunak hobeki garatzeko beharrezkotzat jotzen diren lantaldeek). 2018tik hasita, badu toki erakundeen foro bat, Nafarroako toki administrazioetan parte hartu eta haien beharrak asebetetzera bideratutako langune bat.

Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernua

Ekimenaren jatorrizko titularra da, eta barnean hartzen ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta harekin lotutako edo haren menpeko erakunde publikoak, hala nola sozietate publikoak, fundazio publikoak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta haren erakunde publikoei lotutako zuzenbide publikoko entitateak, haien agintepean zerbitzu publikoak ematen dituztenak.

Irakurri gehiago

Toki erakundeen SITNA foroa

Toki erakundeen SITNA foroa

SITNAk bultzatutako foroa, erabilia ezagutzaren, lan-metodologien eta teknologiaren transferentzia egiteko, eta osagai geografikoa udal kudeaketan sartzeko. Guztiarekin bat, komunikazioa hobetzen da herritarrekin eta barne-prozesuetan, eta, ondorioz, eraginkorragoak egiten dira.

Irakurri gehiago

Iruñeko Udala

Iruñeko Udala

GeoPamplonak bi bisore ditu: Hiria bisorea, Iruñeko Udalaren datu geoerreferentziatuen multzo zabal batera sartzeko aukera ematen duena, eta Merkataritza bisorea, ekintzaileen lan-tresna.

Irakurri gehiago

Iruñerriko Mankomunitatea

Iruñerriko Mankomunitatea

SITNAren erakunde laguntzailea da 2006. urtetik, eta partekatzen du kudeatzen dituen zerbitzu publikoen informazio geografikoa (uraren ziklo osoa, hondakinen bilketa, hiriko garraioa eta Iruñerriko ibai parkea), helburu izanik herritarrekiko komunikazioa hobetzea.

Irakurri gehiago

Mancomunidad de Valdizarbe

Izarbeibarko Mankomunitatea

Izarbeibarko Mankomunitatea SITNAren toki-erakunde laguntzailea da 2021az geroztik, eta gaur egun kudeatzen dituen zerbitzuen informazio geografikoa partekatzen du (uraren ziklo integrala eta hondakinen bilketa), herritarrekiko eta enpresekiko komunikazioa hobetzeko. Instalazio eta azpiegitura guztiak eskuragarri daude geoatarian.

Irakurri gehiago

Cimas

Nafarroako Mendi eta Eskalada Federazioa

Nafarroako Mendi eta Eskalada Kirol Federazioak laguntzen du, Bidexken Batzordearen bidez. Batzorde hori osatzen dute federazioko batzordekideak, bidexketako teknikariek eta gaian adituek, SL, PR eta GR homologatzeko prozesuak koordinatzeko, sustapen-ekintzak abian jartzeko eta Nafarroako Bidexka Homologatuen Erregistroa eguneratua edukitzeko.

Irakurri gehiago

Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP)

Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP)

LNafarroako Unibertsitate Publikoa SITNAn integratuta dago. Bi aldeek Nafarroako lurraldeari buruzko informazioaren eta ezagutzaren arloan jarduketa-esparru bateratua ezarri dute lankidetza-hitzarmen batean, informazioa eta esperientziak trukatzeko, eta Europako eta I+G+b-ko ekimenetan elkarlana bultzatzeko.

Irakurri gehiago

NILSA

NILSA

NILSA da Nafarroako Gobernuaren sozietate publiko bat, eta haren xedea da hondakin-urak araztea, hiri-hondakinak kudeatzea eta hornikuntzan laguntzea. Nafarroako Ibaien Saneamendu Planaren tresna izateko sortu zen, eta orain 2019-2030 aldirako Hiri Erabilerarako Uraren Zikloaren Plan Gidariaren ardura du. Azpiegituren instalazio guztiak eskuragarri daude Geoportalen.

Irakurri gehiago

INTIA

INTIA

INTIA Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari atxikitako enpresa publiko bat da, eta 2017tik SITNArekin egiten du lan. Bere xedea da transferentzia eta berrikuntzak egitea nekazaritzako elikagaien sektorean, horren bideragarritasuna eta jasangarritasuna hobetzeko eta landa ingurunea bizirik mantentzeko, ingurumena errespetatuz eta gizarteari kalitatezko elikagaiak eskainiz.

Irakurri gehiago

Tracasa Instrumental

Tracasa Instrumental

Tracasa Instrumental Nafarroako Gobernuaren enpresa publikoa da, sektore geoespazialean eta, oro har, gure erkidegoko teknologiaren eta berrikuntzaren garapenean espezializatua, eta hasieratik parte hartzen du SITNAn, eskuragarri dagoen lurralde-informazioa integratzeko, tratatzeko eta hedatzeko teknologia eta tresnak eskainiz.

Irakurri gehiago