Nafarroari buruzko begirada ezberdinak

Nafarroari buruzko begirada ezberdinak

Nafarroari buruzko begirada ezberdinak

Informazioa bistaratzeko moduak

Bisorea

Nafarroako Datu Espazialei buruzko Azpiegituraren (NDEA) mapen bistaratzailea, zerbitzu estandarrak erabiliz Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazioaren Sistemaren (SITNA) informazio geografiko publikoaren geruza-multzoetan sartzeko. Bilatu, nabigatu, mapak gehitu, datuak partekatu eta zernahi gairen gaineko informazio geografikoa jaits daiteke. Edozein gailurekin erabil daiteke. Nabigatzaile hauekin erabiltzea gomendatzen da: Chrome, Edge, Firefox eta Safari.

3D Bisorea

Bisorea 3 dimentsiotan bistaratzeko modua. Erabil daiteke gailu mugikorretan zein ordenagailuetan eta erabiltzaileei aukera ematen die noiznahi 2D-ko ohiko bista eta 3D-ko bista berria txandakatzeko (kokapenak eta geruza kargatuak une horretan erabiltzen ari den mapan sinkronizatzen dira).

Mapen konparatzailea

Webguneko bistaratzailea, pantaila berean bi mapa desberdin konparatzeko aukera ematen duena metodo bat baino gehiago erabiliz. Esaterako, gardentasunak, bista erdibituak edo gortina erako bistak, begi-ordea (konfiguratzeko moduko tamainakoa) eta ortoargazkien behin-behineko sorta. Tresna ezin hobea da lurraldean gertatu diren aldaketak aztertzeko airetiko irudien sorta historikorik handienaz baliatuz, hasi 1927-1934 bitarteko hegaldietatik gaur egun artekoak, alegia.

Lidar Bisorea

Webguneko bistaratzailea, 2017. urtean egin eta Nafarroako Gobernuak edozeinen eskura jarri dituen LIDAR hegaldien datuetatik ateratako lidar mapak kontsultatzeko.