Aurreratua

Aurreratua

Aurreratua

Hurrengo mailarekin ausartuko?

Pertsonalizatu maparako estekak

Gehitu zure maparako estekak, zure intereseko edozein entitate geografiko nabarmenduz (katastroko lurzatia, udalerriaren muga, GPX ibilbidea, etab)

Fitxategi bat mapa batean sartzeko

Sar zaitez eta sortu zure mapa bisorean, URL batean eskura dagoen KML fitxategi baten informazioarekin. Aukera hau oso erabilgarria da datu-kopuru handiekin, estekekin, argazkiekin eta/edo bideoekin.

Txertatu mapa bat nire webgunean

Ikusi zenbat utilitate dauden mapak eta irudi kartografikoak eransteko zure webguneetan, posta elektroniko batean edo dokumentu batean.

OGC zerbitzuak zure SIGerako

Eskura ezazu behar duzun informazio geografikoa zure geografia-informazioko sisteman, zuzenean, OGC zerbitzu estandarren bidez.

API garatzaileentzako bisorea

API JavaScript, web aplikazioetan geoerreferentziaturiko datuak bistaratzeko eta mapa interaktiboak garatzeko. Nafarroako Gobernuaren Open Source eskaintza geografikoa, bisoreak sortzeko, Foru Komunitaterako, eta baita beste zernahi tokitarako ere. Berrerabilpenaren adibideak eta ibilbide-orria ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

INSPIRE

INSPIRE (Infraestructure for Spatial Information in Europe) Europar Batasunaren ekimen bat da, eta Europako datu espazialen azpiegitura bat eraikitzea du helburu. Lege-esparrua 2007/2/EE Europako Zuzentaraua da, zeinak arau orokorrak ezartzen baititu estatu kideen azpiegituretan oinarritutako informazio espazialeko azpiegitura bat ezartzeko Europako Erkidegoan.

Berrerabiltzeko baldintzak

Atariaren edukiak lizentzia honen mende daude: Creative Commons Reconocimiento 4.0 Internacional. Ikus baldintzak Legezko abisuan .