Metadatu katalogoa

Metadatu katalogoa

Metadatu katalogoa

Metadatu katalogoa

Metadatu katalogoa

Metadatu katalogoa

Ezagutu IDENA katalogoak eskeintzen dituen aukera guztiak: Bilatzailea, emaitza orria, etb.

Hitzaurrea. Metadatu geografikoak

Datu Espazialen Azpiegituretan datu edo baliabide geografikoen bilaketak metadatuen bidez egiten da. Metadatu bat dokumento bat besterik ez da, datuen ezaugarriak deskribatzen dituena, erabiltzaileak baliabideei sarrera ahalbidetzeko eta baliabideak egoki den eran erabiltzeko.

Bestalde, metadatu geografikoek zenbait ISO arau (19115, 19119 y 19139) jarraitu behar dituzte, INSPIRE Europar Zuzentarauak adierazten duen bezala.

Bukatzeko, IDENA metadatuek Metadatuen Espainiako Nukleoarekin (1.2 bertsioa) bat datoz.

gora igo

Katalogoa ezaguna den dohako software batekin sortu da, Geonetwork. Software honen erabilera oso hedatua dago Espazial Datu Azpiegituretan erreferentzia diren erakundetan.

Produktu honek bilatzaile ahaltsu bat eskeintzen du metadatuak, eta hauei buruzko datu eta baliabideak, era erraz batetan aurkitzen ahalbidetzen du. Baita ere OGCren CSW 2.0n oinarritutako Web zerbitzu batetan argitarapena ahalbidetzen du. Zerbitzu honek INSPIREren baldintzen arabera eratu da.

Datuak IDENA metadatuen katalogoaren bidez bilatzea SITNAk eskeinitako datuak era laisterren eta eraginkorrenean bilatzea da.

gora igo

Bilaketa motak

Katalogoan informazioa bilatzeko era ezberdinak daude: oinarrizkoa, lehenitsako iragazkiak erabiliz eta aurreratua. Garrantzitsua da adieraztea irizpide ezberdinak batu daitezkela bilaketa bat egiterakoan.

  • Textu librean oinarritutako oinarrizko bilaketa: texto koadro bat Bilatu botoiaz jarraituta , da, non bilatzen ari den hitza edo hitz multzoa idatz daiteken. Hitzen bilaketa textu-igarleen bidez egiten da, era horretan hasierako letrak idazterakoan letra horiek duten textu guztiak eskeintzen dira. Bilatu nahi den hitza edo aukeran emandako hitza hautatu ondoren, sakatu Bilatu botoia. Bilaketaren emaitza emaitza taulan erakusten da. IDENA katalogoaren bilaketak erabiltzen duen motorrak metadatuen barne dauden eremu ezberdinetan bilatzen du sartutako erizpideekin bat egiten duten emaitza guztiak aurkitu ahal izateko.
  • Iragazkitan oinarritutako bilaketa: orri nagusiaren ezkerraldean IRAGAZKI opzioa dago, taula zentralan erakutsitako emaitzak iragazki ahal izateko.

    Iragazkiak batu daitezke bilaketa hobe findu ahal izateko. Erabilgarri dauden erizpideak dira:

    • Erakundea: datuen ardunadunaren arabera bilatzen ahalbidetzen du.
    • Eskala faktoreak: datuen erreferentzia eskalaren arabera bilatzea ahalbidetzen du.
    • Urtea: datuaren sorkuntza urtearen arabera bilatzea ahalbidetzen du.
    • INSPIRE erizpideak: datuaren INSPIRE gaiaren arabera, metadatu motaren arabera (datu, zerbitzu edo serie multzoak) eta SITNAn erabilgarri dauden OGC zerbitzuaren arabera bilatzea ahalbidetzen du.
  • Bilaketa aurreratua: lehengo opzioei hirugarren hau gehitzen zaio, Zer eta Noiz galderak erantzuten dituzten bilaketa opzio gehiagorekin:

    • Gako-hitzak: metadatuan dauden gako-hitzen (INSPIRE gaiak), gai kategoriak (ISOren arabera) eta OGC zerbitzuaren arabera bilatzea ahalbidetzen du.
    • Erakundea: datuen ardunadunaren arabera bilatzen ahalbidetzen du.
    • Kategoria: datuek kategoriak dituzte, publikoak, jeitsi daitekenak, etb.ren artean banandu ahal izateko.
    • Espazial adierazpena: opzio honek datuak beren espazial adierazpenaren arabera bilatzea ahalbidetzen du (bektoriala, raster, etb.)
    • Eskala: eskalaren arabera bilatzea ahalbidetzen du.
    • Metadatuen aldaketa data: bi daten artean aldatu diren metadatuak bilatzea ahalbidetzen du.
    • Denbora hedadura: denbora hedadura datua duten metadatuen arabera bilatzea ahalbidetzen du.
    • Data mota: sormen, argitalpen edota aldaketa data duten metadatuen artean bilatzen ahalbidetzen du.

gora igo

Emaitza taula

Katalogoan lehenengo aldiz sartzerakoan, erabilgarri dauden metadatu guztiak kargatzen dira. Bilaketak egiten diren einean, eskeintzen diren emaitzak aldatzen dira. Interesgarriak diren emaitzak, orrian agertzen diren emaitza guztiak edo emaitza guztiak hautatu daitezke multzo bat bezala esportatzeko formatu ezberdinetan: ZIP, CSV edo PDF. Horretarako (Beste Aukerak) menua erabili behar da.

Emaitza taularen itxura aldatu daiteke erabiliz eta emaitzak zerrenda simple baten eran, zerrenda osoa baten eran edo ikono eran erakutsi. Zerrenda oso baten eran erakusten da lehenetsiz.

Emaitzak erabilgarri dauden erizpide batzuen arabera antolatu daitezke.

Emaitza bakoitzak baliabide bati dagokio, metadatu batez dokumentatua, eta orokorrean geruza geografiko edo geruza geografiko multzo bat edo zerbitzu bat izan ohi da. Baliabide bakoitzarentzat izenburua, laburpena, aurre bistaratzea, gako-hitzak eta datuarekin, metadatuarekin edo zerbitzuarekin egin daitezken banakako ekintzak erakusten dira. Ekintza bakoitzak bere ikonoaren bitartez atzitu daiteke. Baliabidearen izenburua sakatu daiteke, metadatuaren artxiboa irekiz.

Ezkerretik eskuinera, hurrengo ikonoak aurkitzen dira (datuaren motaren arabera bat edo beste egongo dira erabilgarri).

  • Web estekadura baten bitartez metadatuetara sarrera.
  • Datuaren ardunadunaren web orrira estekadura.
  • Datuaren ekintzak:
    • Datuaren fitxategiaren deskarga (normalean SHP formatuan).
    • IDENA mapa bistaratzailean geruza bistaratzeko estekadura.
  • Metadatuaren ekintzak:
    • Metadatuaren fitxategia XML formatuan ireki.
    • Metadatuaren fitxategia RDF formatura esportatu.
    • Metadatuaren fitxategia PDF formatura esportatu.
    • Metadatuaren fitxategia XML formatuan ZIP artxibo batetara esportatu.

Zerbitzu metadatuaren kasuan, datuaren ekintzak ez dira erakusten, baizik eta zerbitzuaren kapazitatearen fitxategia.

Eskuinaldean "AZKENEKOAK" taula bat agertzen da, non iadanik kontsultatu diren metadatuak erabilgarri, era azkar batean berriro atzitu ahal izateko.

Taula hau, IRAGAZKI taula bezala, txikiagotu daiteke emaitzei leku gehiago utzi ahal izateko.

gora igo

Metadatu artxiboak

Metadatuaren artxiboan edo fitxan metadatuan dagoen informazio guztia kontsultatu daiteke.

Informazioa bost atal nagusietan antolatzen da:

  • Identifikazio informazioa: baliabidea identifikatzen laguntzen duen informazioa, hala nola izenburua, laburpena, helburua, gako-hitzak, data, etb.
  • Banaketa informazioa: informazioa banatzen den edo ez jakitea eta informazioa nola atzitu ahalmentzen du.
  • Espazial erreferentzia sistemari buruzko informazioa.
  • Kalitate informazioa: baliabidea nola sortu den eta kalitateari buruzko beste edozein xehetasuna kontsultatu ahal izateko.
  • Metadatuaren informazioa: metadatua nork, nola, eta non sortua den argibidetzen du.

Atalak zabaldu edo tolestu daitezke datu jakin bat kontsulta ahalbidetzeko.

Aurredefinitutako bistaratze honetaz aparte, metadatua XML zuhaitz eran kontsultatu daiteke. Bistaratze hau baliabide geografikotan erabiltzen den sintaxia ezagutzen duen erabiltzaile aditu batentzat pentsatua dago.

gora igo

CSW zerbitzua

Katalogo zerbitzu batek (CSW) datuak, zerbitzuak, aplikazioak eta orokorrean edozein motako baliabideei buruzko informazioaren (metadatuaren) argitalpena eta bilaketa baimentzen du. Katalogo zerbitzuak ezinbestekoak dira IDE batean erregistratuak dauden baliabideen bilaketa eta dei- ahalmena eskeindu ahal izateko.

IDENAren CSWren ezaugarriak:

Volver arriba