Datos Vectoriales - Geoportal
Deskargak
SITNAn dauden datu publiko guztiak Nafarroako opendata eskeintzaren parte dira eta Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa (CC BY 4.0) lizentzia bitartez eskeintzen dira.
Hemen, erabilera terminoei buruzko informazio osoa aurki daiteke.
Informazioa, EPSG: 25830 (UTM 30N, ETRS89) erreferentzia sisteman aurkitzen da, SHP formatuan gehien bat. Beste formatu (CAD, GIS eta oinarrizko Geodatabaseak) edo erreferentzia sistema geodesiko batetara pasatu behar izanez gero, Geoconverter erabili daiteke.
“Neurrira” egindako informazio deskargak definitu daitezke: Informazio deskarga pertsonalizatua defini dezakezu IDENA ikuslean, eremu geografikoa eta nahi dituzun informazio geruzak identifikatuz eta “deskargatzeko” tresna erabiliz.
Aurretik definitutako deskargak: gai desberdinen arabera sailkatutako informazio geografikoa eskaintzen dute. Deskargatzeko webgune hauek daude eskuragarri: Kartografia deskargak, Kartoteka/Fototeka, Katastroa, Nafarroako Hirigintza Informazio Sistema (SIUN) SIGPAC eta Helbideak.