DESKARGAK - Geoportal

Deskargak

Deskargak

Deskargak
Deskarga daitezkeen objektuak
Datu bektorialak
Datuen gordailuen bidez, zure intereseko gaiei buruzko datu bektorial osoen multzoak deskarga ditzakezu, informazio eguneratua dutenak. Zure GISera gehitu dezakezu, edo beste formatu batzuetara bihurtu. [>>]
Informazioa shapefile formatuan dago, bere metadatuak ditu, eta askotan fitxategia eta ikurrak ere bai, eta ETRS89 UTM, 30N proiekzio-eremuan daude (EPSG: 25830). [<<]
Kartoteka eta Fototeka
Webgune honek Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldeko produktu kartografikoen eta aireko irudien gordailuak eskuratzen laguntzen du, eta aurretik ikusteko eta deskargatzeko dauden produktuen zerrenda elkarreragilea eskaintzen du.
Kartografiaren gordailua
Gordailu masibo honek denetarik du (lehen FTP zen): baliabide kartografikoak, ortoargazkiak, LIDAR datuak, goraguneen eredu digitalak, telefono adimendunetarako mapak, informazio geodesikoa eta fotogramak. 13 TB-ko informazioa zuen eskura. Gehienek sarbide errazagoa dute Kartoteka eta Fototekatik, baina hemen deskargatzeko kudeatzaile masiboak erabil daitezke.
CAD formatuetara bihurtzea
GEOCONVERTER doako softwarea Geobide multzokoa da, eta aukera ematen du geografia-informazioko sistemetan (GIS) erabiltzen diren artxibo moten ohiko formatuak eta CAD diseinukoak bihurtzeko. Shapefiletik CADera egin beharreko bihurketa txikietarako, DXF Author, erabil daiteke, atributuaren arabera etiketatzea ahalbidetzen duena. Halaber,online bihurgailu asko daude.
GPS datuen zuzenketak
Nafarroako Geodesia Aktiboko Sareak (RGAN) denbora errealeko posizionamendu eta postprozesuko zerbitzuak eskaintzen ditu, zehaztasun zentimetrikoarekin. GPS, GLONASS, GALILEO eta BEIDOU seinaleak erabiltzen dituzten 14 estazio ditu. Hemen ikusten ahalko duzu zer ekipamendu behar duzun denbora errealean posizionatzeko, nola hartu alta zerbitzuan edo nola deskargatu fitxategiak, postprozesurako datuak eskuratuta.
Copernicus sateliteko irudiak
Geoportalak sateliteko irudi batzuk eskaintzen ditu, Europako Copernicus programaren informazioan oinarrituta egindakoak. Hileroko irudiak erraz eta eroso aurreikus eta deskarga ditzakezu, 2016ko apiriletik. Sarbidea Kartoteka eta Fototekatik, Fototeka - Sateliteko irudiak atalean.
Offline maparen funtsak
Zure telefono mugikorretik hainbat ortoargazkitara eta mapa topografikora konexiorik gabe sartu nahi duzu, Nafarroako erreferentziako informazio geografikoa izateko estaldura edozein dela? Azken mapa eta ortoargazki berriena beti daude eskuragarri, RMAP formatuan TwoNav-erako eta MBTiles formatuan Oruxmap-erako.
Open Geo Data
Nafarroako Gobernuak konpromisoa hartu zuen orain arte eskuragarri ez zeuden datu publikoak muga tekniko eta legalik gabe erakusteko; konpromiso horren emaitza da Open Data Navarra, eta helburua du partikularrek eta enpresek datu horiek berrerabili, banatu eta tresnak eta zerbitzuak sortzea, helburu komertzialekin edo ez beren beharrizanak asebete ditzaketenak.
Fotogramak
Fotograma bat da lurraren irudi bat, hegazkin batetik egindakoa. Dokumentu egiaztagarria da, irudia zer egunetan egin zen erakusten baitu. Intereseko fotograma identifikatzeko sarbidea Kartoteka eta Fototekatik, Fototeka - Hegaldiak atalean. Ziurtapena Kartografia Atalaren esku dago.

Berrerabiltzeko baldintzak
Atariaren edukiak lizentzia honen mende daude: Creative Commons Reconocimiento 4.0 Internacional. Ikus baldintzak Legezko abisuan.